XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aski eta sobera!
Gizagaizo ainara !

Kalamua jalgi zenean ba lurretik:
- Belar hori atera zazue errotik! -
zioten erran ainarak - Edo bertzela,
jakizue laster galduak zireztela!
- Ziren bezalako kalakari sorgina,
gure manatzale nork, noiz, zitu egina?

Jin zelarik kalarnuaren uztaroa:
- Laster heldu dela, laster, hazi gaixtoa! -
zioten erran, berriz, ainara zaharrak.
Lanjerean zirezte, gaixo xori txarrak!
Orai arte ez nuzue sinetsi batere!
Kasu! Kasu! dautzuet erraiten berriz ere!
Ikusiko ditutzuelarik ogiak epaiten
eta gizonak, gu, xoriei, gerla emaiten,
zuek ondo hauietarat ez ager.
Edo, hemendik, ihes zoazte laster!
Jarraik lertsun, ahate edo pekadari!
Bai bainan ez zirezte aski hegaldari
itsas edo bortuetan barna joaiteko
eta haindiko leihorretarat heltzeko!
Gauza bat duzue egiteko bakarrik:
pareta-ziloetan zaudezte gorderik!

Ele on hoiek xori-umeak gohainditu,
eta, ez nahiz gehiago deusik aditu,
hasi ziren guziak oi zer kalaka!
zintzurrak eman ahala ttiuttaka!
Bai eta zer gertatu heietarik askori?
Bixtan da: zepo eta segadetan erori!